• Eredu ekonomiko suntsitzailea dugu. Bai arlo sozialean baita ingurumenarekiko ere bai.
• Ekonomia berdearen marketinatik aldendu eta ekonomia ekologiko baterako transizioa burutzeko proposamenak dauzkagu.
• Beharrezkoa dugu. Gure herriak eta planetak behar du. Ingurumen justiziaz ari gara. Etika kontua da, baino baita ere gure garapenerako aukera.

Ingurumena:

• Politika fiskal ekologikoa ezarri nahi dugu: Pertsonen eta enpresen jarduera ekologikoagoa izateko helburua lortzeko. Helburu finalista. Gure pasibo ekologikoak konpontzeko (bioaniztasuna, ura, lurzorua, airea)
• Hondakinen kudeaketa argia eta partehartzailea: Argi dugu gizartearen partehartzea beharrezkoa dela. Denok parte aktiboa izan behar dugu. Hondakinen eredu obsoletoa da errausketarena. Europak berak esaten du. Gipuzkoaren eredua jarraituko dugu.
• AK-ren kontrako borroka serioagoa behar du izan. Gaur egun EAE Kyoto-k ezarritako mugen azpitik dago, baino ez politka aktiboengatik, krisiarengatik baizik. Oraindik Europako batazbestekoaren gainean gaude, baita Estatu Espainolaren gainetik (per capiten gas isurketen). AK egokitzapen aukerak eta politikak indartu behar dira. 

Energia

• Eredu energetiko berriztagarri baterako transizioan Nuklearrik ez ezta Fracking-nik ere ez. Industriaren lobiak gutxi batzuen mozkinak lortzeko asmoz gizartearen garapen ahalmena hipotekatzeko prest daude.
• Batzuen frackinaren defentsaren eta besteen definizio ezaren aurrean gu koherenteak gara. Beraz argi dugu: Fracking ez.

Garraioa eta azpiegiturak:
• Gaur garraioak efektu negatibo izugarria sortzen du ingurumenaren gain. Errepidez egindako Joan etorriak areagotzen dira urtez urte. Ibilgailuen parkea Donsotia-Bilboko autopistare 19 karril beharko lituzke. Garriaoaren kostua EAEn BPGren 10% da ggb. Errotik aldatzeko prest gaude. Politika fiskalak eta garraio publikoa bultzatuz.
• AHT bezelako azpiegiturei moratoria eskatzen dugu. Eztabaida eta partehartze soziala behar da. Eta erreferendum batetik etorriko da EAEko proiektu trenbidezko garraio ereduaren erabakia.

Unai Pascual, Ingurumenaren saileko Gobernu Kidea da. Noticias de Alava egunkariaren elkarrizketa honetan, bere arloaren inguruan hainbat ideia interesgarri irakurtzeko aukera izango dugu:

"Nuclenor sabe que un accidente como el de Fukushima puede suponer el final de un emporio industrial"

EHBILDUk apustu sendoa egiten du ingurumenarekiko errespetua ardatz hartuko duen eredu sozio-ekonomiko alternatiboaren alde.

Pertsonen ongizateak beraien bizi kalitatearen eta ingurumenaren babesaren arteko oreka behar du. Pertsonen ongizatea ezin da oinarritu politika desarrollista eta predatzaileetan.

Ingurumenaren babesa ez dugu luxu modura ulertzen, baizik eta jendartearen premia modura. Areago, ingurumenaren babesa, pertsona guztientzako benetako aurrerabidea lortzeko natura-kapitalean eginiko inbertsioa da.

Ezin dugu jarraitu etorkizuneko belaunaldien aurrerabide aukerak hipotekatzen. Gero eta zor ekologiko handiagoa daukagun herrien aurrerabiderako aukerak ere, era berean, ezin ditugu hipotekatu.

Gaur egungo krisi bikoitzaren baitan, krisi ekonomiko eta ingurumen krisiaren baitan, eredu sozio-ekonomiko ekologiko berriranzko trantsizioa egiteko oinarriak ezarri behar ditugu.

Horretarako, EHBILDUk ekinbide estrategikorako lau arlo-ardatz planteatzen ditu:
Jendartearen kontsumo ereduaren erroko aldaketa, kontsumo arduratsu eta jasangarriaren kultura lortzeko.

Energia ereduaren erroko eraldaketa, energia aurrezpena sustatuz, ingurumenarekiko jasangarriak diren energia berriztagarrien ekoizpena bultzatuz, eta modu tinkoan progresiboki erregai fosilekiko dependentzia murriztuz.
Mugikortasun eta hirigintza ereduaren planifikazio berria, pertsonen benetako premietan eta beraien inguruarekiko orekan oinarritua.

Ingurumen politiken kudeaketarako kultura zeharkako eta parte-hartzaile berria, lurraldearen ordenamendua lagunduko duena, gure natura-kapitalaren babesa lehenetsiko duena eta jada artifizializatua dugun lurraldea optimizatuko duena.

Konponbide garaia delako, marketinaz eta ekonomia berdea deritzonaren partxeoaz haratago goaz, ekonomia berde horrena eredu kapitalista predatzailea, ingurumenarekiko jasangaitza eta injustua berpizteko saiakera baino ez delako. EHBilduk ekonomia ekologikoaren aldeko apustua dakar, pertsona guztien eta etorkizuneko belaunaldien benetako aurrerabidea lortzeko.

Duela 39 urte Gasteiz-en jaioa, egun Zigoitia (Araba) du bizileku.
Formazioz, Ekonomia Zientzietan lizentziatua (1996, EHU), Ingurumen Ekonomia masterra (1998, York-eko Unibertsitatea, Erresuma Batua) eta Ingurumen Ekonomian Doktorea (2002, York-eko Unibertsitatea, Erresuma Batua).

Manchester-eko Unibertsitatekoko Ekonomia Fakultatean, Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean eta Latinoamerikako hainbat unibertsitatean ere irakasle aritu da ingurugiro ekonomia, ingurumen politika eta garapen jasangarriaren arloan.

Ingurumen eta ekonomia arloetan 15 urte baino gehiagoko ikerlari ibilbidea eta aldaketa klimatikoa, bioaniztasuna, nekazaritza eta ingurumen politika eta garapen jasangarriaren gisako gaietan nazioarteko aditua.

Gaur egun, Basque Centre for Climate Change (BC3) ikerketa zentruan "Ikerbasque Research Professor" da. Era berean Cambridge-eko Unibertsitateko irakasle senior-a da (Senior Lecturer, 2003tik).

Hainbat herrialdeetan burutu ditu ikerketak eta lankidetzak garatu ditu munduko hainbat zientzia eta ingurumen polittikarako erakundekin, hala nola Europako Batzordearekin, PNUMA-Ingurumenerako Nazio Batuen Programarekin edota FAO - Elikadura eta Nekazaritza Erakundearekin, besteak beste.

Ingurumenarekin, euskararekin eta internazionalismoarekin loturiko hainbat herri mugimendutan ere hartu du parte Pascualek.