Urte askoan zehar, gure ekonomian, industriak izan duen pisua handia izan da eta gai izan gara industria astunetik industria berri eta teknologi garatuagoetarako jausia egiteko. Hala eta ere, ezin ukatu, mundu mailan, desfase eta atzerapauso esanguratsua pairatu dugunik; beraz, zenbait faktore kezkagarri azpimarratu beharra dago:

• Orokorrean, gure sare produktiboan nagusi den maila teknologikoa baxua edo erdi mailakoa da eta lehiakorra izateko arazo gogorrak ditu. Gutxi dira teknologia maila altuko enpresak. Energia kontsumoari dagokionean ere, intentsiboa da gure industria hein handi batetan.
• Las inversiones en I+D+I son del entorno del 2% de la producción. Por lo tanto, estamos lejos del 3% que marca la estrategia europea y debemos dirigir nuestros esfuerzos a acercarnos a ese objetivo. En este sentido, es necesario reorientar la inversion hacia la promoción de los y las investigadoras locales y no tanto a contratar investigadores/as internacionales. De esta manera, coadyuvaremos a que nuestro tejido industrial sea cada vez mas competitivo y diversificado. Que sea un elemento inductor en la creación de nuevas empresas que , a su vez, empujen en la direccion de un desarrollo endogeno.

EH Bilduk ez du planteatzen aurreko politika eta eskema berdinetan oinarritutako kudeaketa soila egitea; hori ez da gure apustua. Norabide aldaketa bat, beste politika industrial baten aldeko apustua da egiten duguna:

• Tokiko garapen endogenoaren norabidean lagunduko duena.
• Herri garatu eta aurreratu baten oinarri izango den tokiko garapenaren aldeko norabidean. Tokian tokiko erakunde eta eragileekin eskuz-esku bideratutako plangintza eta azpiegituretan eragingo duena.
• La politica industrial tambien ha de realizar su aportación estrategica en el camino de la construccion nacional de Euskal Herria. En la direccion de lograr una sociedad mas justa y equilibrada.

• La grave crisis económica en la estamos inmersos nos ha de llevar a una seria reflexion para optimizar nuestros recursos. Por ello, planteamos una moratoria para las inversiones publicas en grandes y, muchas veces, salvajes infraestructuras para reorientarlas hacia estructuras sostenibles que generen empleo y hacia el mantenimiento de los servicios publicos.

Ondoko neurri izarrak proposatzen ditu EH Bilduk Industria eta berrikuntza arloari dagokionean:

• Garapen endogeno eta jasangarria bermatuko duen inbertsio funts estruktural bat martxan jartzea.
• Politika industrial aktibo bat indartu; berrikuntzara eta ikerketa teknologikora zuzendutako politika eta inbertsio publikoak berbideratzeko.
• Vertebrar el tejido industrial para aumentar la diversificación productiva y para potenciar las relaciones interindustriales "en red".
• Impulsar y defender la economía social y cooperativa.
• Gure ehun produktiboaren garapen eta eraldaketara zuzendutako inbertsioak burutu: dibertsifikazioan, berrikuntzan, sektoreen arteko, lurraldeen arteko eta eskualdeen arteko orekan, ingurumen orekan.
• Nazioarteko erlazio komertzial justu eta zuzenak bideratzeko eredu bat sortu.

Sektore publiko indartsu bat behar dugu. Indartsua zerbitzu publikoak eskaintzeko eta indartsua ere sektore estrategikoetan zuzenean eragiteko. Horretarako beraz diru sarrerak igo behar dira, noski gehien dutenen kontura egin beharko litzatekeelarik. Baina horretaz gain bada funtsezkoa den beste gai bat. Orain artean gure herrian hain hedatua egon den azpiegitura erraldoien politika basatiarekin amaitu beharra dago. Ingurumenari egiten zaion erasoarekin amaitu behar delako eta baita ere denon dirua xahutuz konstruktora nagusientzat negozioa besterik ez direlako. Beraz, azpiegitura erraldoien politikarekin amaitu beharra dago eta horrek adibidez une honetan Gasteiz zein Iruneako Gobernuen aurrekontuen kasuan 500M eurotik gorako partidaz ari gara.

Politika industrialaz aritzeko,ezinbestekoa zaigu beronek lagundu behar duen garapen ereduaz hausnartzea. Asko hitz egiten da garapenaz, garapen ekonomikoaz batik bat. Garapen eredua da ordea klabea. Zein den nahi dugun garapen eredua. Zein den eraiki nahi dugun herri eredua, gizarte eredua.

Tokiko garapenean oinarri sendoa izango duen ereduaren alde gaude. Tokiko erakunde eta eragileek eskualdeen garapen-plangintza eta kudeaketan eskuhartze zuzena izan behar dute eta hori ahalbidetzera zuzendu nahi ditugu gure ekimenak.

Garapen horizontalaz ari gara; tokiko garapena oinarri duen ereduaz juxtuki.

Proiektu bat konpartitzen dugunean tokiko eragileekin, protagonismoa konpartitzen dugu, ilusioa konpartitzen dugu eta esperientziak diosku, aurrera ateratzen dela proiektu hori; efektu biderkatzailea duela. Urrezko aletxoak izango direla garapen orokorraren norabidean

Norabide beretsuan emandako tokiko garapen txiki askoren konbergentzian dago euskal gizarte orekatuago baten ardatza. Tokian tokiko estaziotik abiatzen diren karril anitzen konberjentziak ematen duen oreka eta indarrean sinisten dugu. Horrek ahalbideratu behar du eskualdeen eta lurraldeen arteko oreka

Politika industrialari dagokionean:
Aipatutako norabidean lagundu behar du :
I+G+b (Ikerketa, garapena eta berrikuntza) eta sektore estrategikoak indartzetik aparte, garapen endogeno eta sostengarria bultzatu behar du

Jardueren DIBERTSIFIKAZIOA eta horretarako tokiko enpresa txiki eta ertainentzako, neurriko azpiegitura industrialak ere sortu eta indartzea ezinbestekoa da, tokian tokiko indar eragileen parte hartze zuzenarekin beti ere.

Guzti hori ahalbidetzeko motorea sektore publikoa izan behar du: Krisiaren eragina nabarmena da noski, baina "ez dago dirurik" esate hutsarekin ezin dugu galdu garapen eredu justuago baterako trena. Fiskalitate politika justuago bat eta inbertsio politika orekatuago baten bidez egin beharrekoa da bide hori.

Austeritate politikek eta murrizketek, beste gabe, ez gaituzte aterako krisitik, inbertsio politika koherente batek laguntzen ez badu.

Beste politika industrial bat, herritarren beharrei egokiago erantzungo diena, egin daitekeela uste dugu eta hori da gure erronka.

Duela 65 urte Amoroton (Bizkaia) jaioa, egun Aulesti (Bizkaia) du bizileku.

Formazioz Ingeniari Tekniko Industriala da Kortabitarte. Hamar urtez Markinako Ingeniaritza Tekniko ikastetxean irakasle. Udako Euskal Unibertsitatean irakasle aritu izan da ere. Era berean, euskarazko zenbait testuliburu teknikoren egilea ere bada.

Lea Ibarreko esperientzia deiturikoa eta Okamika industrigunearen sortzaileetakoa eta industrigunearen kudeatzailea 25 urtez. Eskualdean kokatu diren zenbait kooperatiba eta enpresa berriren sortze eta sustapenean parte hartze zuzena izan du. Zenbait eskualdetako Plangintza estrategiko eta hausnarketa prozesutan Talde Eragileko partaide izan da (Lea-Artibaikoa barne)
Enpresa berrien sustapenean eta eskualdeko enpresa ehunaren dibertsifikazioan erreferentea den AZARO fundazioaren sortzaileetakoa eta Patronatuko kidea. Eskualdeko enpresentzako azpiegituren barnean, enpresa proiektu berrientzako haztegi sarearen bultzatzaileetakoa

Bertako erakundeek hala eskatuta, Asturiasko Valnalon deituriko gunean, meategi eta siderurgien gainbeherak hondamendian utzitako bailaran, tokiko garapen esperientzia baterako elkarlanean aritu zen zenbait denboralditan.

Tokiko garapen esperientzien diseinu eta kudeaketan parte hartu izan du, gaiaren inguruko hainbat hitzaldi eta ponentziatan parte hartu duelarik. Udalbiltza-tik sortutako Garapen eta Kohesio Funtsaren kontseilari izan zen eta Zuberoako enpresa proiektuak laguntzeko protokoloa sortzen ere lan egin zuen.