Ezer baino lehen, EH Bildu koaliziotik euskal gizartea zoriondu nahi dugu Iosu Uribetxebarriaren kasuaren amaieragatik. Azkenik, Uribetxebarriak bere gaixotasun larriari aurre egin ahal izango dio bere duintasun osoaren jabe. Berri on bat, alegia.

Hala eta guztiz ere, bere momentuan "krisi humanitario" gisa definitu genuen honek, irakaspen batzuk utzi dizkigu, etorkizunean ahaztu ezin ditugunak: 

Herritarren Askatasunen sailaren programa lau ataletan banatuta dago, lau direlako gure egiteko handienak:

Lehenengo neurria, logikoa den moduan, giza eskubideei dedikatzen diogu. Izan ere, iraganean gertatutako bortxaketak aitortuz eta erreparatuz, gaur egun gerta daitezkeenak prebentzioaren bitartez ekidituz eta etorkizunean berriro ez gertatzearen bermeak landuz, herritar guztien eskubide guztien errespetua beste edozein lehentasun gainetik jarri nahi dugu.

Queremos una justicia nuestra, autóctona, natural. No podemos permitir que los casos que afectan a ciudadanos vascos, sobre todo aquellos de contenido político, se lleven a tribunales extraños, para asegurar así en qué sentido fallen. Porque fallaron. Reclamaremos la atribución de todas las competencias jurisdiccionales a los órganos judiciales del País Vasco en pos de una justicia propia, eficaz, rápida y de calidad presidida por los principios básicos de independencia e imparcialidad.

Ejerceremos la competencia de organizar un sistema penitenciario propio, garante de los derechos y la dignidad de las personas presas y orientado a su rápida incorporación a la comunidad. Zehazki, preso politikoen egoera errezteko eta konpontzeko behar diren urratsak emango ditugu. Euskal Presoak Euskal Herrian egon behar dute, bere inguru familiar eta sozialaren harreman normaldu batekin. Bultzatuko dugu prozesu bat sufritu izan dugun gatazkaren ondorio guztiak, baita presoena ere, konpondu daitezen.

Un nuevo tiempo político requiere nuevas estructuras políticas. Enfrentaremos una intensa reforma de la Ertzaintza para convertirla en una policía de servicio, no represiva, imbricada e implicada en los aconteceres de la comunidad, respetuosa de la pluralidad social, cultural, lingüística y política de la ciudadanía vasca. Realizaremos las gestiones oportunas para la absoluta desmilitarización del territorio vasco.

Horrela, konpromiso hartzen dugu, eztabaida publiko zabal baten bitartez, egitura judizial, penitentziario eta polizialak sakonki erreformatzeko, denbora politiko berriari egokituak izan daitezen, herritarren beharrekin bat etor daitezen.

Julen Arzuaga Herritar Askatasunen sailaren arduraduna izango da, Euskal Herria Bilduk hauteskundeak irabazi ezkero. Sail honek, Barne eta Justizia eremuak bilduko ditu, eta giza eskubide guztiak beste edozein arduraren gainetik ezartzen ditu.  Arzuaga Garan elkarrizketatua izan da eta eskubideen inguruko helburuez eta gaurkotasun gaiez aritu da:

Julen Arzuaga, Herritarren Askatasunen arloko EH Bilduko arduraduna, Laura Mintegirekin batera izan da Donostiako Ospitalean, Josu Uribetxeberria preso gaixoaren berehalako askatasuna eskatuz. Hona berak esandakoak:

Duela 40 urte Areta-Laudion (Araba) sortua, egun Berriz (Bizkaia) du bizileku.

Zuzenbidean lizentziatua (EHU), Giza Eskubideen Espezialista graduondoa egina du. Egun, Zuzenbide Konstituzionalean doktorautza prestatzen ari da.

Abokatu lanetan jardun du 10 urtez. Era berean, Nazio Batuetan aritu da parte hartzen eta lanean.

Azken 3 urteetan Enplegu eta Herri Garapenerako teknikari lanetan dabil Berrizko Udalean.

2000 eta 2004 urteen artean Herrien Eskubide eta Askapenaren aldeko Nazioarteko Liga GKEren ordezkaria NNBBetan.

2004 eta 2009 artean Torturaren Aurkako Nazioarteko Elkartea GKEren ordezkaria NNBBetan.

2000 eta 2010 urteen artean Abokatu Demokraten Elkarte Europearrean ordezkaria.

Eguzki talde ekologistan, Ikasle Abertzaleak ikasle erakundean eta Giza Eskubideen Behatokian aritu izan da.

Hainbat libururen egile ere bada, hala nola La Maza y la cantera. Juventud vasca, represión y solidaridad (2010), Legislaciones y medidas excepcionales en el Estado español (2009), Violaciones de derechos humanos en el estado español (2006) edota Libertad de expresión, de opinión y derecho de manifestación en Euskal Herria (2004).