Elikadura burujabetza saileko programa, arrantzale, baserritar eta herritarrei zuzentzen diegu.

Elikadura burujabetzak hiru ardatz ditu; kalitatezko elikagaiekiko bermea, burujabetza eta agroekologia, hau da, baserritarron bizi baldintzak, ingurumena eta bertako kultura oinarritzat hartzen dituen eredua iraunkorra.

Desde Euskal Herria Bildu queremos darle estatus legal a la soberanía alimentaria, cambiando el actual marco legal. Pondremos también los medios para garantizar la participación del sector, el trabajo en común y la planificación. Vamos a trabajar para que la soberanía alimentaria pase a ser responsabilidad de todos y todas, acercando la sociedad a los sectores agrario y pesquero.

Euskal Herria subjektua izanik, herri guztion elikadura burujabetza berma dadin eta merkatua arautzeko benetako mekanismo demokratikoak ezar daitezen, erabakigune guztietan dauzkagun eskumenak erabiliko ditugu.

Entre las medidas que proponemos, con el objetivo de dar respuesta a la transversalidad de la soberanía alimentaria y de los sectores básicos, agrario y pesquero, vamos a crear una mesa permanete compuesta por representantes de todas las consejerias. Politika integralak garatzeko, mahai honetan, sektorearen parte-hartzea bermatuko dugu.

Neurriak, funtsezkoak diren bost ataletan banatzen ditugu:

Sektorearen alde soziala: gizarte justizia eta berdintasunean oinarrituta, gazteei garrantzi handia emanez.

Baliabiden babesa: lurra, itsasoa, ura, bioaniztasuna, haziak, bertako arrazak,...

Jarduera eredu iraunkorra: Lurra eta herriari lotutako ekoizpen eredu iraunkorra, arrantza selektiboa, transgenikorik gabea, dibertsifikazioa eta desintensifikazioa.

Tokian tokiko garapena: Prezioen behatokia, transformazioa eta merkaturatze kanal motzerako aukera eta araudi berriak.

Formazio, ikerkuntza eta dibulgazioa: publikoa eta unibertsala.

Programa honen bidez, gardentasuna oinarri hartuta, baliabide publikoak barku zein etxalde txiki ugariz osaturiko arrantza eta nekazaritza iraunkorraren zerbitzura jarri nahi ditugu.