Elikadura burujabetza saileko programa, arrantzale, baserritar eta herritarrei zuzentzen diegu.

Elikadura burujabetzak hiru ardatz ditu; kalitatezko elikagaiekiko bermea, burujabetza eta agroekologia, hau da, baserritarron bizi baldintzak, ingurumena eta bertako kultura oinarritzat hartzen dituen eredua iraunkorra.

Desde Euskal Herria Bildu queremos darle estatus legal a la soberanía alimentaria, cambiando el actual marco legal. Pondremos también los medios para garantizar la participación del sector, el trabajo en común y la planificación. Vamos a trabajar para que la soberanía alimentaria pase a ser responsabilidad de todos y todas, acercando la sociedad a los sectores agrario y pesquero.

Euskal Herria subjektua izanik, herri guztion elikadura burujabetza berma dadin eta merkatua arautzeko benetako mekanismo demokratikoak ezar daitezen, erabakigune guztietan dauzkagun eskumenak erabiliko ditugu.

Entre las medidas que proponemos, con el objetivo de dar respuesta a la transversalidad de la soberanía alimentaria y de los sectores básicos, agrario y pesquero, vamos a crear una mesa permanete compuesta por representantes de todas las consejerias. Politika integralak garatzeko, mahai honetan, sektorearen parte-hartzea bermatuko dugu.

Neurriak, funtsezkoak diren bost ataletan banatzen ditugu:

Sektorearen alde soziala: gizarte justizia eta berdintasunean oinarrituta, gazteei garrantzi handia emanez.

Baliabiden babesa: lurra, itsasoa, ura, bioaniztasuna, haziak, bertako arrazak,...

Jarduera eredu iraunkorra: Lurra eta herriari lotutako ekoizpen eredu iraunkorra, arrantza selektiboa, transgenikorik gabea, dibertsifikazioa eta desintensifikazioa.

Tokian tokiko garapena: Prezioen behatokia, transformazioa eta merkaturatze kanal motzerako aukera eta araudi berriak.

Formazio, ikerkuntza eta dibulgazioa: publikoa eta unibertsala.

Programa honen bidez, gardentasuna oinarri hartuta, baliabide publikoak barku zein etxalde txiki ugariz osaturiko arrantza eta nekazaritza iraunkorraren zerbitzura jarri nahi ditugu.

EHBilduren helburu nagusienetako bat herri honen burujabetza lortzea da. Horren barruan elikadura burujabetza klabea da.

Herri guztiek bere elikagaiak sortzeko behar dituzten politikak diseinatu eta martxan jartzeko eskubidea daukate. Era berean, bere buruaren jabe izan nahi duten eta etorkizunean burujabeak izaten jarraitu nahi duten herriek lehenengo sektore indartsua behar dute. Elikadura oso inportantea delako eta ezin da beste batzuen esku utzi.

Munduan zehar inposatu zaigun ekoizpen eredua industriala, batzuek kontrakoa esan arren, ez da bidezkoa eta ez da sostengarria. Eredu hau eta eredu dibertsifikatu txikia eta bertako kulturara egokitua ez dira konpatibleak.

Azkeneko hamarkadetan, Europa eta bertako instituzioek aurrera eramandako ekoizpen industrial/intensibistaren aldeko politikek, Euskal Herriko lehenengo sektorea minimoetara eraman dute: lanpostuen galera, baliabideen urraketa, barku eta baserrien abandonua, transmisio falta, mendeetan zehar pilatutako ezagutzaren galera, etsipena,... Izan ere, Europaren barruan, apusturik intentsibista sutsuena Euskadiko Autonomia Erkidegoko instituzioek egin dute denok ezagutzen ditugun ondorioekin. Hau al da berreskuratu behar den kudeaketa eredua?

Honen aurrean, EHBildutik elikadura burujabetzaren aldeko apustua egiten dugu. Bai jendartean eta bai sektorean, eraldaketa sustatu nahi dugu. Jendartean lehenengo sektorearen garrantzi estrategikoa azpimarratuz, lehenengo sektoreko ogibideek, dagokien duintasuna berreskuratu behar baitute.

Sektorean, berriz, sindikatu zein sektoreko eragileekin elkarlanean, arrantza, abeltzaintza eta nekazaritza iraunkortasuna bermatuko duten politika eraginkorrak diseinatu eta martxan jarriz lehenbailehen. Paradigma intensibistak baztertuta, sektorean jarduteko beharrezkoak diren baliabideak irmoki babestuz, Euskal Herriko baliabideen erabilera eraginkorrean eta kalitatean oinarritutako ekoizpen sistemak sustatuz, baliabideekiko autonomia, transformazioa eta dibertsifikazioa ardatz hartuko duen errentagarritasuna ahalbideratuz eta elikadura burujabetzarantz pauso sendoak emanez.

Duela 37 urte Bargotan (Nafarroa) sortua, egun Olaberrian (Gipuzkoa) bizi da, ekoizpen ekologikoan jarduten duen baserri batean.

Nekazaritza Ingenieritzan lizentziatua (2000, UPNA). Nekazaritza Ekologikoaren inguruan burutu zuen karrera amaiera lana, Nottingham-eko Unibertsitatean (Erresuma Batua). Ekoizpen Ekologikoan masterra (2003, Universitat de Barcelona) eta Goi Mailako Enologia Ikastaroa (2004, Escuela Superior del País Vasco, La Guardia).

Lehenengo sektoreko hainbat enpresetan lan egindakoa da. Era berean, nekazaritza politika bateratuaren diru laguntzen arloko enpresa ezberdinetan hainbat lan burutu ditu. 2007tik geroztik Lurgintza Nekazal S.Coop-an (Gipuzkoako Nekazaritza eta Abeltzaintza Gestio Etxea) nekazaritza teknikaria.

2011tik Gipuzkoako Batzar Nagusietan Bilduren batzarkidea.