En el ambito de la Economia y la Hacienda nuestro objetivo es la soberania de Euskal Herria.

Ultimamente, la dependencia respecto del Estado ha quedado en evidencia al verse obligados por imperativo legal a aplicar la subida del IVA en los 4 territorios de Hego Euskal Herria.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kontzertu ekonomikoa eta Nafarroako konbenioa ez dira nahikoak burujabetza lortzeko, Espainiako Gobernuaren ezarpenak bideratzeko tresnak baizik.

Espainiarekiko menpekotasunak ez garamatza inora, krisiaren amildegira ez bada.

La profunda crisis española nos ratifica en la necesidad de la independencia economica, mas que nunca.

Si queremos impulsar nuestra economia y la sociedad en general hacia un nuevo modelo economico seran necesarios instrumentos y politicas propias.

Lana, enplegua eta aberastasuna banatzean dago gakoa. Eta kalitatezko enplegu berria sortzen.

Horretarako ordea, baliabide publiko ugari eta indartsuak lortzeko bidean, politika fiskalak garrantzi berezia hartzen du.

Impulsaremos sistemas tributarios enfocados a la justicia social:

-basados en los principios de igualdad y equidad,
-recuperando la progresividad de los impuestos,
-y actuando con rigor y firmeza ante el fraude fiscal.

Neurri zehatzak proposatzera gatoz:

Fortuna handien gaineko zerga jarriko dugu indarrean, aberatsak eta oso aberatsak direnak gehiago ordaindu dezaten, milioi bat eurotik gorako aberastasuna edo fortuna dutenak ordaindu beharko dutelarik.

Bestalde, ingurumena oinarri duen fiskalitate eredu berria garatuko dugu.

No son meras promesas, son actuaciones reales en un territorio que deseamos extender a toda Euskal Herria. Es nuestro compromiso.

Lana banatzea noski ez da nahikoa ondasuna banatzen ez bada. Diru sarrera ezberdinetasunekin amaitu beharra dago eta jada herrialde eta toki ezberdinetan abiatu nahi den eztabaida ere ekarri nahi dugu hona. Normala al da diru sarreretan pertsona batetik bestera dagoen ezberdintasuna? Kooperatibetan 1-12ko ezberdinatsuna dago, zenbait erakundeek bestelako erreferentziak proposatu dituzte. Ez al da iritsi eguna gurean ere soldata ezberdintasun erabat desproportzionalarekin amaitzeko? Hona beraz martxan jarriko genuke proposamen zabala eragile guztien artean eztabaidatzen hasteko.

Ekonomia eta ogasunaren ataletik, geure buruaren jabe den Euskal Herria dugu helburu.

Burujabetza ekonomian oinarritzen da.

Espainiarekiko menpekotasunak ez garamatza inora, krisiaren amildegira ez bada.

Krisiak erakusten digu independentzia ezinbestekoa dugula, inoiz baino beharrezkoagoa.

Gure ekonomia eta jendartea eredu berri batera eramateko tresnak behar ditugu, baliabideak behar ditugu, nortasuna eta konfiantza behar dugu.

Lana, enplegua eta aberastasuna banatzean dago gakoa. Eta kalitatezko enplegu berria sortzen.

Horretarako ordea, baliabide publiko ugari eta indartsuak lortzeko bidean, politika fiskalak garrantzi berezia hartzen du.

Justizia soziala eraikitzeko zerga sistema egokia bultzatuko dugu:

  • Berdintasun printzipioan oinarrituz
  • Zerga progresibitatea berreskuratuz
  • Zerga iruzurrari aurre eginez

Horrela ari gara, jadanik Gipuzkoan eta bide beretik ekin nahi diogu Euskal Herri osoan. Horixe da gure erronka eta horretan saiatuko gara.

Duela 53 urte Altzon (Gipuzkoa) jaioa. Egun ere bertan bizi da.

Enpresa zientzietan lizentziatua (ESTE) Deustuko Unibertsitatean (1.982). Ogasun eta Finantza publikoetan Espezialista.

Hiruerrieta (Gipuzkoako) Udalean Idazkari Kontu-hartzailea izan zen 1982tik 1989ra. Usurbilgo Udaleko Idazkaria 1989tik 1992ra eta udal bereko Kontu-hartzailea 1992tik 2011ra.

Altzoko Alkatea izan zen 1987tik 1991ra. Gipuzkoako Batzar Nagusietan Batzarkidea, 3 legealdiz (Herri Batasuna-ko batzarkidea 91-95 eta 95-99 legealdietan eta Euskal Herritarrok-en batzarkidea 99-03 legealdian).

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Zuzendaria 2011ko uztailetik aurrera.