Koalizioak lortu du Ganbarak salatzea gaur egun EAEn enplegurik ez duten pertsonek jasotzen duten arreta. Enplegu pasiboen kudeaketa Espainiar estatuari dagokio. PP bakarrik geratu da akordiotik at.

EH Bilduk adierazpen politiko garrantzitsua bilatu eta ahalbidetu du Gasteizko Legebiltzarrean enplegu politika pasiboen harira. PP izan da EH BiIdu, EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosek sinatutako akordioaren aurka egin duen bakarra. Hala, legebiltzarrak “euskal langabetuek Estatuaren aldetik pairatzen duten estaldura-maila” salatu du. Ildo horretatik, Gasteizko Legebiltzarrak enplegu politika propio eta osoa aldarrikatu du ”herritarrei arreta kongruente eta koherenteago bat emateko, euskal gizartearen arazo eta erronkei era egokian erantzuteko”. Enplegu politika pasiboez hitz egiten du taldeen artean sinatutako akordioak, hain zuzen, langabetuek jasotzen duten langabezia-sariaz eta iraupen luzeko langabetuek jasotzen duten laguntzaz edo babesaz.

Nerea Kortajarena legebiltzarkideak gogoratu duenez langabetuta daude 132.000 pertsonek ezin duten euren bizi-proiektua garatu. Kortajarena bereziki kezkatuta agertu da, gainera, gaur langaziaz atera diren datuekin: “beheranzko joera eten da eta azken hiru hilean urte erdian sortutako enplegua galdu da”. Hartara, gaurko akordioak garrantzia are eta handiago duela adierazi du legebiltzarkideak. Horrez gain, ohartarazi du “langabetuen %70 ez duela inolako laguntzarik eskatzen”. “Datuak eskandalagarriak dira eta agerian uzten dute estatuak darabilen politikek porrot egin dutela”.