JARDUNALDIAK
Azaroak 25-26 Segurtasun publiko eredu berri baterako oinarriak

Laburrean

Jardunaldiak

Euskal Herriko Segurtasun Publiko Eredu berri baterako Oinarrien Jardunaldien ondorioak

  1. Segurtasuna poliziaren kontzeptua baino haratago doan ideia da. EHbilduk nahi du segurtasuna zerbitzu integral bat bezala hartu, poliziez gain, prebentziozko ikuspegi batetik lan egiten duten zerbitzuak (hezkuntza, laguntza soziala, bazterkeriaren kontrako edo genero indarkeriaren kontrako politikak...), emergentziak, suhiltzaileak, boluntarioak, babes zibila... barnebilduz.
  2. Segurtasun pertzepzioa eta segurtasun erreala edo objektiboaren arteko talka landu behar da. Euskal Herrian delituen tasa oso txikia dugu. Herritarrak informatu, ahaldundu, datuak eta tresnak eman behar zaizkie, segurtasunaren beharrari buruzko eztabaida patxadatsu bat emateko, gizartearen parte-hartze aktiboarekin.
  3. Julen Arzuaga: "Herri honetan pendiente dugu segurtasun publikoari buruzko gogoeta"

  4. Giza eskubideen printzipioa eta segurtasuna ez dira kontrajarriak dauden kontzeptuak, baizik eta bata eta bestea elkarren artean elikatzen direla. Poliziak formazioa jaso behar dute giza eskubidetan eta diskurtso hori barneratua izan behar du, giza eskubideen bermatzeko betekizuna burutzeko.
  5. Gatazka politik hamarkaden ostean, Segurtasunaren eztabaida ez da baketsua, oraindik arantzatsua eta mingarria baizik. EHBilduk uste du urratsak eman behar direla, iragana ezagutuz eta erreparatuz, etorkizunari begirako eredua diseinatzeko eta trantsizioari ekiteko.
  6. Gaur egun 23.000 efektibo ditugu Euskal Herri osoan, eta Europako ratioek 6.000 inguru aholkatzen digute. Urteko aurrekontua 1.500 milioi eurotakoa da. Zenbaki horiek egokitzeko, Estatuko agintepeko poliziak edo indarrak erreplegatzeko planifikazio bat behar da.
  7. EHBilduren ereduaren oinarrian udaltzaingoak betetzen duen gertutasuneko polizia komunitarioan dago, arazoak konpontzeari begira zuzenduta. Alkatea bere herriaren segurtasunaren arduraduna den heinean, udaltzaingoaren praktika txarrak ezabatu eta praktika onak azpimarratzeko prozesu bati ekin behar zaio.
  8. Polizia autonomikoen papera berraztertu behar da, ezagutzak gidatutako segurtasun eredu bat garatu dezaten, polizia espezializatu bezala, funtzio espezifikoekin. Horretarako, Foru zaintzaren funtzioak zabaldu behar dira, Nafarroan segurtasun beharrei aurre egiteko. Bere aldetik, Ertzaintzak garatzen dituen funtzioak, protokoloak edo armategiak eraldatu behar dira.
  9. Koordinazio funtzionalean hobetu behar da, segurtasun agentzia bakoitzak ondo neurtuta zein den bere egitekoa, eta ez batzuk beste batzuen gainean menpekotasunaren printzipioaren arabera jarduten, gaur egun gertatzen den bezala.
  10. Poliziek oraindik dauzkaten jite militarista eta hierarkiakoak ezabatu behar dira. Gaur egun poliziak zentzurik gabeko armatzeko inertziari buelta emanez, armen erabilera edo portabilitate tasatu bat ezarri behar da, armarik gabeko eredu polizialaren bidean.
  11. Komunitatearekin korrespontsabilitatea lantzeko, segurtasunak gardentasun eta irekitasun printzipioen arabera funtzionatu behar du, erantzukizuna eta ardura hartuz, kanpo kontrolepan baita ere herritarrei eta herritarren elkarteei irekita.