Etorkizun osasuntsuari BAI!
NUKLEARRIK EZ!
Fukushimako istripua gertatu zenean Espainiako Gobernuak 120 kilometroko ebakuazio-erradioa gomendatu zuen.

Fukushimaren teknologia bera erabiltzen du Garoñako Zentral Nuklearrak.

45 urte ditu.

Erradio horren barruan daude Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Iruñerria.

Indarkeria matxistak hil egiten du

Indarkeria matxistak hil egiten du. Beste behin egiaztatu ahal izan dugu. Gaur Gasteizen erail dituzten bi emakumeak ditugu gogoan; haietako baten bikotekide ohiak hil ditu. Gure elkartasunik zintzoena senitartekoei eta hurbileko pertsonei.

Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Ez gaude onartzeko prest eta ezin gara geldirik geratu. Emakumeen erailketak izebergaren punta badira ere, indarkeria matxista emakumeen eguneroko ogia da, gehienetan ezkutuan geratzen dena. Feminismoak irakatsi zigun pertsonala politikoa dela eta, horrenbestez, ez dela esparru pribatuari dagokion arazoa. Arazo kolektiboa da eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea. EH Bilduk bat egiten du mugimendu feministak deitutako salaketa mobilizazioekin.