SAKONEAN
Mugak ireki



 

GUE/NGLk laguntzarekin garatutako webgunea
Munduan 60 milioi errefuxiatu daude, gehienak Ekialde Hurbilean eta Afrika beltzean dute jatorria, baina mundu mailako drama humanitarioa da. Afganistan, Irak, Siria, Kurdistan, Sahara, Tibet... Herrialde eta eremu askotan dute jatorria errefuxiatuek. Egoera hauek guztiek komunean dutena, ordea, gatazka politiko-militar eta sozioekonomikoek eragindako mugimendu migratorioak dira. Inor ez da borondatez bere herrialdetik irteten.

 

Pertsona hauen egoera ez da gauetik goizera sortu. Europak eta mundu mailako potentzia handienek hamarkadetan hartutako erabakien ondorioa da. Europak, esaterako, nazioarteko legeria bihurritu eta giza eskubideen babesa bultzatuko lukeen jarrera humanistari eutsi beharrean, neurri polizial eta militarrak aktibatu ditu azken hilabeteetan.

 

Pertsona errefuxiatuen eskubideak urratzen ari da etengabe Europa. Gezur handi baten aurrean gaude, Europa bi aurpegirekin jokatzen ari delako. Errefuxiatuen eskubideen babesle gisa agertu nahi du, baina, aldi berean errealitatea ezkutatu nahian dabil. Milaka gizon, emakume eta haur noraezean ari dira, estatu batetik bestera espulsatuak, internamendu zentroetan sartuak, bortxatuak, desagertaraziak, jipoituak, lapurtuak eta jazarriak... Eta hori guztia Europako estatuen babesarekin.

 

Arduragabekeria eta giza eskubideen urraketa horren aurrean, herritarrok, bakoitza bere eragin esparrutik, norberak eskura duen aukeraz baliatuta, errefuxiatuak diren pertsonei ongi etorria eman beharrean gaude, aitortza, erreparazioa eta laguntza eskainiz.

 

Nazioarteko harremanen bestelako antolaketa aldarrikatzea ezinbestekoa da, herrien eta herritarren eskubideak aintzat hartuko dituen bestelako mundua. Bestalde, belaunaldiz belaunaldi gerra eta erbestean ezagutu duen herri baten kideak garen heinean, elkartasuna gure balore eskalaren goikaldean kokatzen dugu.

 

Euskal Herria Bilduk justizia soziala eta bizitza duina ardatz izango dituen Euskal Herri burujabe eraikitzeko konpromisoa osoa du, bide horretan ezinbesteko tresna da INTERNAZIONALISMOA.

 

Erakusketa
  • Ikuspegi orokorra
  • Ceuta eta Melilla
  • Calais
  • Lampedusa
  • Lesbos
  • Balkanetako Bidea
  • Turkia
1.261desagertu/hil dira itsasoan (2016ko urtarrilaren 1etik apirilaren 19a arte)
179.552pertsona migratzaile eta errefuxiatu iritsi dira Europara Mediterraneo eta Egeo itsasoz (2016ko urtarrilaren 1etik apirilaren 19a arte)
903iritsi dira Gibraltarretik
24.940iritsi dira Lampedusatik
153.709iritsi dira Greziatik
"Ez du zentzurik krisi humanitario bati bide polizialen bidez erantzuteak"

Orain urtebete eskas arte, europako kontinentera iritsi nahi zuten pertsona migratzaile eta errefuxiatuen sarrera bide nagusia zen. Lampedusarako ibilbideak, luze eta arriskutsua eta oso egoera txarreko itsasontzietan, hondoratze dramatikoak eta hildako zerrenda amaigabea eragin zituen. Mendebaldeko Balkaneetako zeharbidea itxi eta Turkiarekin sinatutako akordioa lotu ondoren, Libia kostatik pertsonen fluxuak gora egin duela nabari da, eta Lampedusa eta Sizilian hitz egin genuen pertsona migratzaile eta errefuxiatuek infernua zela baieztatu ziguten.

Expulsiones ilegales en Melilla.

CIES Melilla

Visita al Gurugú del diputado Jon Iñarritu
"Errefuxiatuen akanpalekurik beldurgarriena, Europako bihotzean"

Calaisen La Jungla bezala ezaguna den herrixkan, Manchako kanalaren hertzean, 4000 pertsona migratzaile eta errefuxiatu bizi dira beraien bakrdadean utziak, nola edo hala Britania Handira pasa nahiean. Calaisen, polizia errepresioa konstantea izan da urteetan. Pertsona hauetako asko hilabeteetan bizi izan da, urteetan batzuk, benetako zabortegi batean, Frantziako gobernuak hala utzita. Herrixkaren zati bat martxoan botatzen hasi ziren, ustez, pertsona hauek aldi baterako harrerarako zentro egokiago batetara eramateko, baina zentro honek "Jungla"n bizi diren erdiak baina ezin ditzake jaso.

EH Bildu denuncia la lentitud de las instituiciones europeas en la ayuda a las personas refugiadas

"Me habria encantado conocerlos en Bilbo, Roma o Berlin, ¡pero murieron en el Mediterraneo!"

GUE/NGL delegation to CALAIS "Jungle" refugee camp
"Libiako infernuaren ostean, Mediterraneoko zeharbiderik arriskutsuena"

Orain urtebete eskas arte, europako kontinentera iritsi nahi zuten pertsona migratzaile eta errefuxiatuen sarrera bide nagusia zen. Lampedusarako ibilbideak, luze eta arriskutsua eta oso egoera txarreko itsasontzietan, hondoratze dramatikoak eta hildako zerrenda amaigabea eragin zituen. Mendebaldeko Balkaneetako zeharbidea itxi eta Turkiarekin sinatutako akordioa lotu ondoren, Libia kostatik pertsonen fluxuak gora egin duela nabari da, eta Lampedusa eta Sizilian hitz egin genuen pertsona migratzaile eta errefuxiatuek infernua zela baieztatu ziguten.

Josu Juaristi Lampedusatik: Egoera erabat onartezina da

Josu Juaristi desde Lampedusa: No hay excusa para esta situación

"Europako aurpegirik ilunena eta boluntario eta aktibisten ispilurik argitsuena"

Beharbada, Lampedusarekin batera, Lesboseko uhartea (Turkiako kostaldeari itsatsia), pertsona migrante eta errefuxiatuen etorrera lekurik ezagunena da. Aurrekaririk gabeko elkartasunaren agertokia izan da, lehenengo bertako iparraldeko biztanleena eta ondoren bolondres zein nazioarteko eragile humanitarioena. Aldi berean Europar Batasuneko kideek, gehientsuenen aldetik behintzat, Greziarekiko izan duten utzikeriaren paradigma bilakatu da (interesatua, zalantzarik gabe, Greziako gobernuan ezkerrak duen presentziagatik).

Chalecos salvavidas en Lesbos: un mensaje a la UE

Juaristi denuncia la falta de voluntad política sobre las personas refugiadas
"EBrako sarbide seguru baten irudipena"

Denbora-tarte laburrean, Balkanen mendebaldeko ibilbidea, Europar Batasunean sartzeko bide ia segurua bihurtu zen, nahiz eta ez erabat legezkoa. Hungariak bere mugak itxi eta errefuxiatuak kriminalizatu zituenetik, hauek Idomeni-tik igotzen hasi ziren eta, FYROM, Serbia, Kroazia eta Eslovenia gurutzatu ondoren, Austriatik gehienak Alemaniara edo Suediara iristen saiatu ziren. Herrialde guztiek, Turkiarekin akordioa itxi aurretik, ateak itxi zituzten arte. Egun, milaka pertsona Idomeni-n harrapatuta daude.

Josu Juaristi siguiendo la ruta junto a los refugiados en la ruta de los Balcanes

EH BILDU denuncia los abusos contra personas refugiadas y migrantes a manos de la Policía búlgara
"EBko estatu kideek lotsaren akordioak hitzartu dituzte"

Nahiz eta egia izan Siria, Afganistan, Pakistan, Iran edo Irak/eko errefuxiatu gehien dituen herrialdea dela, hiru milioi baino gehiago, esan behar da Erdogan Europar Batasunarekin jolasean ibili dela eta, azkenean 6.000 milioi euro atera dizkiola (bi zatitan) eta bere hiritarren bisatuen liberalizazioa agindu diotela. Turkiak populazio kurdua bonbardatzeak ez du batere axola, gutxi axola du pertsona migratzaile eta errefuxiatuen eskubideak urratzea eta milaka pertsona Siriara itzul araztea, Turkia da kanpo mugak isteko Europar Batasunak egindako apostua.

Juaristi Kurdistandik: "Turkia legez kanpoko neurriak hartzen ari da hauteskunde egunean"

EH Bildu denuncia que Turquía masacra a cientos de civiles kurdos

Greek Coast Guard Deliberately Sinking Refugee Boat