SAKONEAN
Hobetzeko entzuten
Bere eguneroko jardun politikoa hobetzeko asmoarekin, joan den hilabeteetan, bilera erronda zabala egiten ari da EH Bildu herri honetako eragile sozial, sindikal eta ekonomikoekin. Arnaldo Otegi berak ere iragarri zuen aste batzuk hartuko zituela, herritarrak eta eragileak entzun eta herri honen errealitatea lehen eskutik ezagutzeko helburuarekin.

 

Ideia horrekin, eta herritarren iritziak, kezkak eta proposamenak zuzen-zuzenean entzuteko helburuarekin, ‘Hobetzeko entzuten’ ekitaldi zikloa egingo du EH Bilduk hurrengo egunetan. Ekitaldi horietan Arnaldo Otegi eta EH Bilduko beste ordezkari batzuk herritarrekin harreman zuzenean jarriko dira, eta haien galderak eta kezkak erantzungo dituzte. XXI. mendeko asanblada eredua irudikatuko du EH Bilduk, eta herritarrekin elkarrizketa zuzenak izango ditu.

 

ARGAZKIAK
TWITTER