SAKONEAN
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Etxebizitza Legea

 

Urte luzetan etxebizitza, oinarrizko ondare gisa hartu ordez, ondare espekulatibotzat hartu da eta, ondorioz, askorentzat ezinezkoa bilakatu da etxebizitza bat eskuratzea, ez salmentan, ez eta alokairuan ere, eta milaka familia kale gorrian geratu dira. Lehentasuna ez da izan herritarren beharrak asetzea, interes espekulatiboak babestea baizik, eta bada garaia pertsona orok etxe duin eta egokia izateko duen eskubidea lehenesteko.

 

Bide horretan, udalek dituzten mugak ezagututa, Lakuako Gobernuari dagokio lidergoa hartzea. Etxebizitza Legeak horregatik aurreikusten du Jaurlaritzaren aldetik kontrol publikoa izango duen erakunde publiko baten osatzea, okerrak zuzentzeko bitartekoak jar ditzan, dena merkatuaren esku utzi gabe.

 

Gasteizko Legebiltzarrean onartuko den lege honek ez ditu EH Bilduk dituen helburu guztiak asetzen, baina norabide onean emandako urratsa da eta, finean, etxebizitza eskubidea bermatzeko norabidean proposatu ditugun hainbat atal barnebiltzen ditu. Hemen duzue informazio guztia:

 

 

Elkarrizketa