Politika egiteko eredu berri baten alde

Kode etikoa eta jarrerazkoa sinatzea proposatu zuen EH Bilduk legealdi hasieran. Bertan, herritarrek dituzten eskubide eta betebehar berdinak jasotzea eskatzen zen. Beraz, proposatu genuen uko egitea kode honen bidez pribilejio guztiei, kotxe ofizialei, ekimen ezberdinetarako sarrerei, opariei.... Guzti horren gainetik, interes publikoaren mesedetan aritzeko konpromisoa hartzea da kakoa. Proposamena ez zen onartu.

EH Bilduk, ordea, bere jardunean zintzo eta etikoki jokatu du. Kotxe ofizialei uko egin die, jasotako sarrerak itzuli eta gehiago ez bidaltzeko eskaria egin du, eta oro har, pribilejioak ezabatzeko proposamenak egin ditu. Gainera, hautatuak izan aurretik jada zerrendako kide guztiok sinatu genuen konpromiso etiko jakina, portaera zintzoa, eraginkorra eta gardena egingo genuenaren hitza ematen.