Soldaten murrizketa proposatu genuen

Legebiltzarreko presidenteak 94.834,60 euro kobratzen ditu, ia lehendakariaren pare, eta soldata minimoa baino 10 aldiz gehiago. Legebiltzarkide batek, aldiz, 68.567,87 euro.

Legegintzaldi hasieran soldata horiek jaistea proposatu genuen, progresiboki bada ere, langileen eta legebiltzarkideen arteko diferentziak apaldu nahian. Hala, soldata jaitsierak utzitako dirua erakundeko azpi mailako langileen soldata KPIren arabera igotzeko baliatzea proposatu genuen (izoztuta zeukaten soldata). Baina gainontzeko alderdiek proposamena baztertu zuten.