Gure ekimenez, ordainagiri gabe, ordainketarik ez

EH Bilduk dieten sistema aldatzera behartu du legebiltzarra, aldez aurretik justifikatutako gastuak soilik ordaintzeko. Hala, ordainagiria aurkeztea derrigorrezkoa da legebiltzarkideek bidaietan egindako gastuak ordaintzeko, eta muga bat jarri zaigu legegintzaldi honetan: 42 euro Espainiako Estatuan eta 63 atzerrian eta eguneko. Gainera, ezabatu dira bai ala bai kanpora ateratzeagatik zeuden dieta finkoak (117 euro eguneko espainiar Estatuan eta 162 euro Estatutik kanpo).

Aurreko legegintzaldietan diru franko xahutu zen alor honetan, eta zenbait legebiltzarkidek ezkutuko gainsoldata gisa zeuzkaten dietak. Esaterako, atzerrian aste bete egonagatik 1.000 euroko gainsoldata jasotzera heldu dira zenbait kasutan.