Diru publikoa lagunak aberasteko erabiltzen dela agerian utzi dugu

Epsilon eta Hiriko automobilgintzarekin zerikusia duten bi enpresa proiektu dira. Espainiako Kontu Epaitegiaren datuen arabera, 60 milioi euro inguruko laguntza jaso zuen erakunde publikoetatik (Espainiako eta Gasteizko gobernuetatik batik bat). Diruaren zati handi bat, epaileek hala esanda, proiektuen arduradunak aberasteko erabili zen, ordainagiri faltsuen bitartez, gehiegizko autoalokairuak kontratatuz, eta neurriz kanpoko soldatak ezarriz. Erakunde publikoek bideragarritasun planik ez zuen proiektu honi emandako mesede tratua harago joan zen: Arabako aldundiak ez ohiko zerga-arintzea eskaini zien. Ordainetan, bi proiektuek jendarteari eta administrazio publikoari ekarri dioten onura zero izan da.

Hala, Gasteizko legebiltzarrean ikerketa batzordea abiatzea babestu genuen. Gainontzeko taldeen posizio epeletik bereizi gara eta hurrengo ildoak jarraitu ditugu: erakunde publikoek eta arduradun zehatzek kasu hauetan duten ardura politikoa azpimarratu dugu; horrelako proiektu pribatuek jasotzen dituzten laguntzak emateko sistema aldatzeko proposamenak egin ditugu; eta proiektu horiek utzitako apurra salbatzeko Jaurlaritza mugiarazi dugu (patenteak kasu).