Bizitza aktiboaren kultura hedatuz

Fisikoki aktiboa den bizitza modua duen jendartea eraikitzeko ekimenak sustatzea izan da gure beste ildo bat, eta ideia hori Osasun sailean eta Kirol Zuzendaritzan txertatzea, elkarlanean aritu daitezen. Bai Osasun planean jasotako neurriak indartzeko baliabideak proposatuz, bai eta jarduera fisikoa adin tarte guztietara zabaltzeko politikak bultzatuz.

Herri eta eskualde mailan, mahai interdistiplinarrak osatzeko, lan ildoak bultzatu ditugu Osasun zein kirol batzordetik, besteak beste “Mugi” plangintza eta filosofiaren baitan aurreikusitako ekimenak garatzeko.