Jaurlaritzari ekimen politiko eraginkorra hartu zezan gonbidapena luzatu genion

Euskal selekzioen ofizialtasuna lortzeko Jaurlaritzak ez du adierazpenak eta ekimen sinbolikoetatik harago urrats gehiagorik eman. Euskal selekzioekin batera bizi den festa eta aldarrikapenekin bat egin du, epeltasunez, baina ez du ekimenik bideratu ofizialtasunaren bidean. Egindako txosten juridiko batean eskudatuz.

Hala, berehala aurkeztu genuen lehenengo proposamena, "Jaurlaritzak ofizialtasunaren bidean laguntzeko plangintza definitzeko, eragileekin batera". EAJri eskua luzatu genion, baina konpromiso zehatzik ez hartzea nahiago izan zuen. Berriro, hitzetan geratu zen.

Horren ondotik, gaia mahai gainean jartzen jarraitu dugu, Jaurlaritzaren agerraldia, ESAITena eta Euskadiko Futbol Federazioarena eskatuz. Eta ekimen posibleak mahai gainean jarriaz, elkarlana abiatzeko.

Bestalde, Euskal Selekzioak hainbat kiroletan jokatutako partidatan egon gara, gizonezkoen zein emakumezkoenetan, biak parean jarriz eta diziplina guztiei garrantzi bera emanez.