Daukan garrantzia eta entitatea emateko akuilua
[info-gehiago] lotura =http://www.legebiltzarra.eus/fr_iniciae/DDW?W=ini_seccion=11+and+ini_serie=2+and+ini_legis=10+and+ini_nscomi=13+order+by+ini_numexp testua = Kirolean diru publikoaren banaketa justuagoa egiteko proposamena [/info-gehiago]

Kirolene EAEko Kirol Irakaskuntzetako Ikastetxe Publikoa da. 2006an sortu zen kirolari buruzko ikasketei balio profesionala eta akademikoa emateko asmoz. Euskal Herrian eta nazioartean erreferentziazko zentroa da. Durangon kokatua dago eta urtean 800 ikasle kudeatzen ditu.

2014an irakasle eta ikasleek kexa plazaratu zuten: azpiegitura duinak behar zituzten. Klaseak emateko erabiltzen duten eraikinak (irisgarritasun arazoekin) 3 gela bakarrik ditu, bakoitzean 30 ikasle soilik sartzen direlarik. Ez da nahikoa dituen 800 matrikularentzat. Hala, Durangoko herrian hutsik dagoen beste azpiegitura publikoren batera aldatzeko gestioak egitea eskatu zitzaion Jaurlaritzari.

EH Bilduk gaia ganberara ekarri zuen. Lehenik, Kiroleneko arduradunen beharrak eta eskaerak jaso zituen; ondoren, legebiltzarraren bisita ofiziala antolatu zuen instalazioetara, talde guztiek egoera ezagutzeko; eta azkenik, ekimen zehatzak aurkeztu zituen, Jaurlaritzak eta Durangoko udalak leku aldaketa burutzeko emandako urratsak gertutik jarraitzeko.

Momentu oro Kiroleneko zuzendaritzarekin eta Durangoko EH Bilduren udalgintzako taldearekin koordinatutako ekimena izan da.