Eragileekin elkarlanean Jaurlaritza behartzeko

Ugariak izan dira ondare arloan jorratu ditugun egitasmoak: Antxustegi atun-ontzi ondarrutarra; Donostiako Bellas Artes; eraikin historikoak herritarrei irekitzea; Gipuzkoako Gordailu Arkeologia zentroa; industria ondarea eta Barakaldoko Profusako Koke bateria; Praileaitz; Sukarrieta; etorkizuneko Kultura Ondarearen legea; Dokumentu Ondare eta Artxibo Sistema Legea…, besteak beste.

Aldarrikapen guztiek dute komunean zerbait: Jaurlaritza mugiarazteko eragileek izerdia bota dute. EH Bilduk legebiltzarretik lagundu die presio politikoa egiten eta gure ekimenak zein botoak jarriz ondarea babestearen aldeko erabakiak hartu daitezen.

Horrez gain, Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolaren etorkizuna bermatzeko ere lan egin dugu. Hala, 2016ko ekainean EH Bilduren ekimenez onartutako proposamenaren ondorioz, Jaurlaritzak datozen aurrekontu proiektuetan ikus-entzunezko industriaren sustapena ekarriko duen funtsa ezarriko du, besteak beste.