Uruñuela babesteko lehen urratsa egitea lortu dugu

Dantzerti arte eszenikoetako goi mailako eskolaren sorrera bultzatu dugu Eszenika plataformarekin elkarlanean, nahiz eta azkenik eredua ez izan ez eragileek ez guk nahiko genukeena.

Era berean, Uruñuela maila ertaineko dantza eskola babesteko lehen urratsa egin dugu, eragileek eskatu bezala, Jaurlaritzak oraindik bete beharrekoa bete ez badu ere.

Horrez gain, Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolaren etorkizuna bermatzeko ere lan egin dugu. Hala, 2016ko ekainean EH Bilduren ekimenez onartutako proposamenaren ondorioz, Jaurlaritzak datozen aurrekontu proiektuetan ikus-entzunezko industriaren sustapena ekarriko duen funtsa ezarriko du, besteak beste.