Arriskuan dagoen euskal zinemagintzari lagunduz

Ikus-entzunezkoen sektorearekin legealdi hasiera-hasieratik elkarlanean aritu gara zenbait proposamen aurrera atera nahian, eta azkenik, legealdi amaieran urrats garrantzitsua ematea lortu dugu, euskal ikus-entzunezko sektorea indartzeko eraginkorrak diren neurriak hartu eta bitartekoak jartzeari buruz.

Euskal Herrian egiten den zinema guztia dago arriskuan, batez ere euskaraz egindakoa, finantzaketan murrizketa handiak izango baititu Madrilen sektoreari zuzendutako diru-laguntzen harira hartutako erabakien ondorioz.

Hala, 2016ko ekainean EH Bilduren ekimenez onartutako proposamenaren ondorioz, Jaurlaritzak datozen aurrekontu proiektuetan ikus-entzunezko industriaren sustapena ekarriko duen funtsa ezarriko du, besteak beste.