Kultura gastu legez Jaurlaritzak, ez inbertsio legez

Jaurlaritzaren kultura politika eskasaren beste adibide tamalgarri bat ere bada legealdi amaieran kultura arloko jaialdietarako diru-laguntzen deialdia kendu izana.

Diru-laguntzak kenduta, Jaurlaritzak arriskuan ipini du hainbat erreferentziazko kultura jaialdiren biziraupena. Salatu eta ekimena hartu dugu. 60 jaialdi ingururi diru-laguntzak kenduta, Jaurlaritzak arriskuan ipini du hamarnaka kultura jaialdiren biziraupena. Adibide batzuk aipatzearren: Mangamore, Getxophoto, Bilbaina Jazz Club, Bidasoa Folk Jaialdia, Zinegoak, Loraldia, Topagunea: Kultur Errota, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Araia Asparrenako Umore Antzerkiaren Jaialdia, eta abar. EH Bilduk salatu duenez, Donostia 2016 bultzatzeak ezin du ekarri oinarrizko kulturari kalte egitea.

Hala, legegintzaldi bukaeran proposamena egin dugu Lakuak bere erabakia zuzendu eta aurrekontuetan aurreikusitako diru-partida bideratzeko; aurrera atera da nahiz eta jeltzaleek aurka bozkatu.