Jaurlaritzak kultura zehar lerrotzat hitzez, arreta eskasa ekintzez

Euskarazko kulturaren sustapenari dagokionez, eragiten saiatu gara lehentasunezko tokia har zezan, baina legealdi hasiera-hasieratik Jaurlaritzaren erantzuna izan da eurek euskarazko kultura zehar lerrotzat jotzen zutela eta horren arabera kudeatuko zutela gaia.

Esan beharra daukagu EH Bilduk ere hartzen duela euskarazko kultura zehar lerrotzat, baina izaera horri dagokion kudeaketa egokirik egon ezean zaila da oso eragitea. Eta azkenean guk aurreikusi bezala, zehar lerro horri lehentasunik ez emateak ekarri duena izan da azkenik arreta eskasa eskaintzea, lau urte hauetan euskarazko kulturaren egoera hauskorra areagotuz.

Horregatik, zenbait kultur eragilek egindako ahaleginari esker sortutako Jalgi, Euskal Kulturaren Plaza Ibiltaria (http://jalgika.eus/) zoriondu nahi genuke; sortu denetik erreferente moduan izan dugu, euskarazko kultura-jarduerak eskaini eta euskal sorkuntzaren alde, neurri zehatzak eta estrategia komun bat abiatzeko egitasmoa.