EiTBren erreformarako prozesu parte-hartzailea

EITB izan behar denaz hausnarketa zabaltzeko garaia da. Beronen funtzio soziala mahai gainean jarri eta horren harira, askotariko eztabaida, anitza sustatzeko garaia. Azken aldian, EITB izaten ari den audientzien gaineko eztabaida zein kezkak inoiz baino nabarmenago ari zaizkigu agertzen. Ikus entzunezko ezein hedabidek dakar berekin eztabaida hori eta saihestezina da. Funtzio soziala lehenesten badugu ere, egia da jendartearen aldetik jasotzen den atxikimenduaren erakusle ere badirela. Audientziak gora-behera, EITB balizko ikus entzulegoaren artean atxikimendua galtzen ari da eta berreskuratzen hastea izan behar da lehen eta erronka nagusia.

Zer da EITBk eskaini eta besteek ezin dutena? Berritzailea eta bereizgarria dena? Hurbiltasuna. Horra hor erein beharreko zorua. Euskal jendarteak egunero bere burua bertan islatua ikusiko duen proiektuaz ari gara.

Esan bezala horretarako ezinbestekoa iruditu zaigu EITBren etorkizuneko ereduaz hausnarketa sustatzea. EH Bilduk, legebiltzarraren eta UPV/EHUren arteko Hitzarmen bat proposatu zuen, EHUk metodologia parte hartzaile bat proposa zezan Legebiltzarreko paretak gainditu eta sektore asko bilduko dituen hausnarketa burutzeko.