Pertsonal politika negargarriak sortutako anabasarekin bukazeko proposamenak

Legegintzaldi honetan ETBk bere eguraldi mapa aldatu du, gaur egun, euskararen eremu naturala islatzen duelarik. Aldaketa hori EH Bilduk legebiltzarrean aurkeztutako ekimen baten ondorioz lortu zen 2013an. ETBren mapa berriak Euskal Herriaren zatiketa politiko-administratiboa irudikatzen duen arren, aurreko legegintzaldian Patxi Lopezekin (PSE) egindako aldaketetan (mapak ez zuen euskal komunitatearekin bat egiten) atzera egiteko urrats bat gehiago da.

Ildo horretatik, komunikabide publikoak euskararen suspertzea eta integrazio politikoa oinarri hartuta lan egin behar duela defendatu dugu legegintzaldi osoan zehar.

Hala, arlo honi dagokionean legegintzaldi bukaeran beste adierazpen politiko baliotsu bat sustatu du koalizioak ganberan. Gasteizko Legebiltzarrak Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Espainiako Gobernuari eskatu die berehala berriz ekiteko emisioei.