Pertsonal politika negargarriak sortutako anabasarekin bukazeko proposamenak

Aukera berdintasunaren irizpiderik gabe egonkortutako lanpostuak, zuzenean irizpide finko eta zehatzik gabe izendatzen diren gestoreak, EITBren orbitara sortutako lagunen enpresak, kiebrak jo eta EITBn betikotzen diren lanpostuak, arautu gabeko lan poltsak, kalte ordainetan joandako dirutzakā€¦ Nola da posible egoera honetara heltzea?

Egoera hori ez da goizetik gauera hartutako erabakien ondorioak. Andoni Ortuzar EITBko zuzendari zeneko garaitik datorren ondare kudea ezina da.

Anabasari irtenbidea ematen joateko oinarrizko urrats gisa EITBk behingoz talde osoaren egiturazko plantilla zehaztu beharra defendatu dugu, ardurak eta lanpostuak esleitzeko erabiltzen diren prozeduretan gardentasunaz batera.

Norabide horretan EH Bilduren ekimenez aurrera atera zen, 2016a bukatzerako Zuzendaritzak, langileen ordezkaritzarekin adostuta, EITBk izan behar duen egiturazko plantilla zehaztea.