Euskararen hiztun elkarteak hedabide sare publiko, nahiko eta kalitateko behar du

Hamaika aldiz Gasteizko legebiltzarrak eztabaidatu du EiTBren egoera eta erabilera tamalgarria. Hala, bukatu berri dugun legegintzaldian behin baino gehiagotan salatu dugu hedabide publikoen erabilera alderdikoia.

Euskal Irrati Telebistak sorrerako legean esaten duenez, bereziki, euskararen sustapena eta zabalkunde du xedea, herritarren eskubideei eta askatasunei dagokionez. Hizkuntzari dagokionez, EiTBekoak dira euskararen hiztun elkarteak bere hizkuntzan dituen hedabide publiko bakarrak. Eta jakina da, edozein hizkuntzaren biziraupenerako eta hizkuntza gutxituaren normalizaziorako hedabideak funtsezkoak direla.

Hizkuntza gutxitua normalizatzeko hedabide-sare nahikoa eta euskararen hiztun elkarte osora iristen dena aldarrikatu dugu lau urte hauetan.