Efikazak eta aurrerakoiak izateko aurrekontu orokorraren % 2a beharko litzateke

Finantza-krisia hasi zenetik murrizketak eta zerbitzu publikoen kalitatearen galera orokorra izan bada ere, hizkuntza politikaren kasuan bereziki larria izan da.

Jaurlaritzaren hizkuntza politikarako aurrekontua ez da iristen % 1 izatera. Horrela ezinezkoa da hizkuntza gutxituaren normalizazio prozesuan aurrera urratsak egitea. Are okerrago, horrela jarraituz gero arriskuan jartzen da orain artean lortutakoa.

EH Bilduk bere egiten du Euskararen Gizarte Erakundearen KONTSEILUAK egindako azterketa, eta hori defendatu du legebiltzarrean. Horren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aurrekontuen % 2 beharko litzateke hizkuntza politika egokia finantzatu ahal izateko.