Euskara guztion hizkuntza bada ikasteko aitzakiarik ez!

Helduen euskalduntzeko politika Jaurlaritzak egin duen politika eskasaren irudi perfektua izan da legegintzaldi honetan: aurrekontuen murrizketa zorrotzen aldeko apustu garbia, interes alderdikoei lehentasuna eman eta herritarrei eztabaida eta informazioa ezkutatzea.

Euskaraz jakitea eta erabiltzea eskubidea bada, eta horrela aldarrikatzen du EH Bilduk, eskubide hori gauzatzeko administrazio publikoak behar besteko baliabide jarri behar ditu.

Doakotasuna eskatu dugu herritarrek euskara ikasteko egiten duten ahalegina garesti ordaindu behar izan ez dezaten. Dirua egon badago, borondate politikoa da giltzarria.