Tren zerbitzuaren hobetzearen alde

Inbertsioetarako lehentasunak pasantean edo AHTn jarri dituen gobernuaren aurrean, herritarrek gehien erabiltzen duten tren zerbitzu eta trenbide sarea hobetzen jarri ditugu gure lehentasunak.

Pasantea gelditzeaz gain, oro har Gipuzkoako eta, bereziki, Donostialdeako garraioa hobetzea zen eskaeraren helburua. Denborak arrazoia eman dio EH Bilduri, gaur egun obra horren alternatibarik badagoela frogatu baita.

Garraio eroso, eskuragarria eta merkea izatea da azken helburua. Baina ez hori bakarrik, sistema horrek aukera emango luke deskontu eta tarifikazio sistema orokorra ezartzea Euskal Herri osoan.