Donostiako pasantea gelditzeko ekarpena

2013an Donostiako pasantea gelditzeko ekarpen garrantzitsua egin genuen legez besteko proposamen baten bitartez. Hala, legebiltzarrak ekimena onartu eta agindua eman zion Jaurlaritzari proiektua eteteko. Alta, beranduago, EAJk interes partidistengatik proiektua martxan jartzea erabaki zuen.

Pasantea gelditzeaz gain, oro har Gipuzkoako eta, bereziki, Donostialdeako garraioa hobetzea zen eskaeraren helburua. Denborak arrazoia eman dio EH Bilduri, gaur egun obra horren alternatibarik badagoela frogatu baita.

Garraio eroso, eskuragarria eta merkea izatea da azken helburua. Baina ez hori bakarrik, sistema horrek aukera emango luke deskontu eta tarifikazio sistema orokorra ezartzea Euskal Herri osoan.