Txartel bakarraren aldarrikapena mahai gainean

Mugikortasun jasangarri baten aldeko apustu garbia egin dugu. Oinarri hauetatik abiatu gara: egungo ereduaren mugak salatzea, lurralde antolaketa arduratsu baten ondoriozko garraio plan integral jasangarri bat eskatzea, eta garraioa antolatzeko eskumen eta tresna guztiak exijitzea.

Aldarrikapena aspaldikoa da: Euskal Herri osorako garraio publiko guztietan erabiltzeko txartel bateratua. Hala, EH Bilduk 2014ko urtarrilean, mugikortasun eredu iraunkor baten alde, txartel bakar bateratua sortzeko proposamenak erregistratu zituen Euskal Herriko erakunde nagusietan, baita Gasteizko Legebiltzarrean.

Garraio eroso, eskuragarria eta merkea izatea da azken helburua. Baina ez hori bakarrik, sistema horrek aukera emango luke deskontu eta tarifikazio sistema orokorra ezartzea Euskal Herri osoan.