Lehentasun kontu bat da

Urdaibai da ingurumen ikuspegitik Euskal Herrian babes maila zabalena duen ingurunea. Biosferaren erreserba, Kontserbazio Bereziko Eremua eta Hegaztien Babes Bereziko Eremua da, hain zuzen. Bada, eskualdeko herrietako ur zikinak zuzenean isurtzen dira estuariora, ingurua kutsatuz, biodibertsitateari kalte eginez eta hondartzak itxiaraziz. Munduan dagoen biosferaren erreserba bakarra izango da egoera honetan.

50 milioi ‚ā¨ behar ziren obrak egin eta egoera horrekin bukatzeko. Hala, ekimena aurkeztu genuen eta baita onartu ere, 2014ko urrian. Ondorioz, Jaurlaritzak lau urteko epean beharrezkoak diren diru partidak bideratuko ditu lan hori egiteko. Aldiz, jakina da Jaurlaritzak beste lehentasun batzuk dituela, eta erritmo geldoegia du Urdaibaiko saneamenduaren obretarako: 2016 urterako 18 milioi hitzartuta zeuden eta 13 soilik jarri ditu.