2020rako, kopuru osoaren %20 energia berriztagarriez, EH Bilduren ekimenez
[info-gehiago] lotura =http://ehbildu.eus/eu/albisteak/gasteizko-legebiltzarra/7612-2020-urtean-eaen-kontsumituko-den-energiaren-20-iturri-berriztagarriena-izatea-onartu-da testua = 2015ean klima aldaketaren monografikoan onartu ziren EH Bilduren ebazpenak eta koalizioaren irakurketa. [/info-gehiago]

Abiapuntu okerretik ekin izan dio lanari Jaurlaritzak, klima aldaketaren aurka aritzeko: ez du gaur egun indarrean dagoen garapen eredu mugagabea eta suntsikorra inondik inora ezbaian jartzen. Alegia, berdin jarraitzeko politikak proposatzen ditu. Hala, 2015eko ekainean Klima Aldaketaren Aurkako 2050erako estrategia onartu zuen, kolektibo zein jendartearen parte-hartzerik gabe, eta gainontzeko talde politikoei iritzia emateko aukerarik eman gabe.

Ukatu zitzaigun eztabaida berreskuratzeko eta Jaurlaritzaren proposamen kamutsa jendartean zabaltzeko eztabaida monografikoa eskatu genuen. 2015eko irailean egin zen, hain justu, Parisen egingo zen COP 21 aldaketa klimatikoaren inguruko nazioarteko konferentzia baino bi hile lehenago.

Hala, koalizioak 30 proposamen egin zituen eta horietako 19 onartuak izan ziren. Jaurlaritza konpromisoa hartzera bultzatu genuen: 2020 urterako, Europak jarritako helburuekin bat, azken energia kontsumo osoaren % 20ak iturri berriztagarrietan izan beharko du jatorria; 2030 urterako, kopuru hori % 40 izan beharko da.