Petronor, Zabalgarbi, Zubieta, Garo├▒a, harrobiak... herri bat, hainbat borroka

Euskal Herrian dagoen jarduera kutsatzaileena da Petronorrek egiten duena. Eta, Jaurlaritzak eskuak libre uzten dizkion bitartean, EH Bilduk jarduera horren kontrola egin du Gasteizko Legebiltzarrak eman dizkion aukera guztiekin: idatziz erantzuteko 200 galdera egin ditugu; 20 ekimen erregistratu ditugu dokumentazio zehatza eskatuz; 5 aldiz ekarri dugu gaia, gainera, agerraldien bitartez; eta 2 legez besteko aurkeztu ditugu. Beste aldean, gainontzeko talde politikoek ez dute ekimen bat bera egin gai honen harira.

Finean, esan dezakegu oposiziotik Jaurlaritza mugiaraztea lortu duen kontrol lana egin dugula, eta baita enpresa ingurumen legedia ez betetzeagatik zigortzera eraman duen jarraipena. Gainera, koalizioaren ekimenez onartu da Petronorrek Muskizen, Abanton eta Zierbenan dituen jardueren jarraipenerako mahai jakina sortzea. Inguruko herritarrek kontrol zehatzagoa egiteko aukera izango dute.

Petronorren ondoan, antzeko lana egin dugu Zabalgarbi, Jaizkibeleko zundaketak, harrobiak, zabortegiak, antenak eta beste hainbat jarduera kutsatzailerekin.