Eztabaida publikoa sustatzeko foroa sortu dugu

Pairatzen dugun energia dependentzia ikaratzeko modukoa da. Alegia, kanpotik ekarri behar dugu energia nagusiki, gure beharrizanak asetzeko. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, zehazki, kontsumitzen den energiaren % 93 kanpotik ekartzen dugu, eta energia horren %80 iturri berriztagarriak ez diren petrolio eta gasan dute jatorria.

Jaurlaritzak subiranotasun energetikorantz urratsak eman ditzan ponentzia monografikoa egitea erabaki zen, EH Bilduren ekimenez.