Sistemak dituen hutsuneak betetzeko akuilu lana egin eta arloko legea aldarrikatu dugu
Informazio gehiago
Lanbide Heziketako ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko jarraibideak aldatzeari buruz aurkeztu genuen ekimena eta eztabaida (2014ko martxoa)Lanbide heziketari LOMCEk kalte egin dio baita ere. Hala, Euskal Herrian eredu propioa eraikitzearen beharra defendatu dugu legebiltzarrean.
Gure lanak hiru ardatz izan ditu: lehenengoa, sareak dauzkan hutsune txiki baina garrantzitsuak hobetzeko ekarpenak (sarbide frogak, prestakuntzarako laguntzen irizpideen zehaztapenak,hizkuntza irizpideak, eta abar); bigarrena, Lanbide Heziketa euskalduntzeko urratsak emateko proposamenak; eta hirugarrena, Lanbide Heziketaren alorra ondo arautzeko behar den lege proiektua ekartzeko aldarrikapena mahai gainean jartzea.
Legeari dagokionean, legegintzaldia bukaera ekarri du Jaurlaritzak lege proiektu bat. Beraz, ez dugu denborarik izan tramitazioarekin jarraitzeko. Alta, EH Bilduk argi dauka hurrengo urteetara begira erronka nagusia izango dela atala honetan. Helburuak: lanbide heziketa pertsonen eta gizartearen beharretara egokitzeaz gain, sare produktibo eta erreproduktibora egokitzea, berrikuntza eta ikerkuntzan sakonduz.