Unibertsitate publiko, inklusibo, kalitatezko eta irekiaren aldeko apustua

Legealdi galdua. Legealdi honetan unibertsitate publikoak ez du berreskuratu aurreko legealdian zuen aurrekontu maila. Hau da, unibertsitate publikoaren aurrekontua, 2016, 30 milioi euro gutxiagokoa da 2010ekoa baino. Datu soil horrek agerian uzten du legealdi honetako Jaurlaritzaren unibertsitatearekiko politika. Zalantzan egon dira unibertsitatearen garapenerako egiturazko proiektuak. Aurrerapenik, bada, zero.

EH Bilduk kontsideratzen du unibertsitatea, oro har, eta unibertsitate publikoa, bereziki, krisitik ateratzeko giltzarria dela. Euskal Herriko gazteak “prestatuegi” daudela pentsatzen duenarengandik ezin espero daiteke gauza onik. Guk, ordea, unibertsitatearen aldeko apustu egingo dugu, publikoa, inklusiboa, kalitatekoa eta irekian.