Jaurlaritzaren murrizketak agerian utziz

Europan bataz besteko inbertsio publikoa hezkuntzan Barne Produktu Gordinaren %5ekoa den bitartean EAEn %3,8koa da.

Gainera, 2016ko aurrekontuetan 2009an baino 221,7 milioi euro gutxiago bideratzen dira hezkuntzara eta kontuan hartu behar da 2008/09 eta 2015/16 ikasturteen artean 40.025 ikasle gehiago matrikulatu direla (26.062 hezkuntza publikoan eta 13.963 itunpeko hezkuntzan).

Murrizketa politika hauek behin-betikoz alde batera uztea eskatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari. Hezkuntzak, oro har, eta hezkuntza publikoak modu berezian inbertsio eta baliabide gehiago behar ditu benetako berdintasuna, heziketa integrala eta ikasleen garapen pertsonal eta soziala modu egokian bermatu ahal izateko.