Behar bereziak dituzten gurasoen ahotsa

Eskola inklusiboa guztiontzat den kalitatezko eskola bat da, bazterketarik egiten ez duena. Hori horrela izateko, behar bereziko ikasleen hezkuntza arreta baldintza egokietan eman behar da, eta horretarako behar diren baliabideak ipini behar dira.

Azken urteetako murrizketa politiken ondorioz, hezkuntza arreta kaltetua suertatu da eta horrela adierazi digute legebiltzarrean bertan ikasle hauen gurasoak. Horregatik, EH Bilduk hainbat eskari eta proposamen egin ditu eskola inklusiboa izan dadin benetan, eta horretarako baldintzak eta baliabideak eskatu ditugu.