0-3 tartean doakotasunerako lanean

EH Bilduk eztabaida ireki eta proposamen zehatza egin du Haurreskolak Partzuergoari buruz, 0-3 urteko zikloan, doakotasuna modu progresiboan ezartzeko. Konbentzituta gaude doakotasuna lortzea lagungarria izango dela jendarte-kohesioa, ekitatea eta aukera berdintasuna bermatzeko eta bizitza laborala eta familiarra uztartzeko.

Haurreskoletan doakotasuna egun batetik bestera orokortzea ezinezkoa dela jakinda, norabide horretan lehenengo urratsa eman nahi izan dugu, 12.000 eurotik beherako errenta duten familiek behintzat ordaindu behar izan ez dezaten. Ez da logikoa gaur egun sare publikoko haurreskoletan 2452 plaza bete gabe egotea, kuotak oso garestiak izateagatik (sare pribatuan baino garestiagoak, zenbait kasutan).

Proposamena aurkeztu genuen eta gainontzeko taldeek doakotasunaren aukera baztertzen duten arren, lortu dugu diru sarreren progresibotasuna kontuan hartzea hobariak emateko matrikulak ordaintzerakoan.