Entzun, erantzun, eragin
Informazio gehiago
EH Bilduk eskatu zuen Hezkuntza sailburuaren agerraldia, Sopuertan lehen hezkuntzako eskaintza publikoa eskaintzearen inguruan azalpenak emateko (2013ko azaroa)Jaurlaritzak azken urteotan eginiko murrizketek nabarmen eragin dute ikastetxe publikoetako azpiegituretan, batzuetan zaharkiturik geratu direlako, besteetan herri eta auzo zehatzetan bizi den jendearen beharrak asetzeko oso eskas geratu direlako. Hori ere izan da EH Bilduren kezka nagusietako bat.
Ohikoak izan dira Hezkuntza Sailaren asmo zehatzak eta tokian tokikoak ezagutzeko idatziz eta ahoz erantzuteko galderak, hala nola, sailburuaren zein hezkuntza komunitateko eragileen agerraldiak. Hala, presio sozialari presio politikoa gaineratzeko alea jarri dugu, tokian tokiko beharrak entzun ostean, ekimen politikoak aurkeztuz. Zenbait kasutan Jaurlaritzak konpromiso sendoak hartzea lortu dugu, ikastetxeetako azpiegiturak komunitatearen beharrei egokitzeko.
Beraz, ikastetxe askoren ahotsa izan gara euren beharrak eta aldarrikapenak mahai gainean jartzeko eta Jaurlaritzari neurri zehatzak exijitzeko: Gueñes, Sopuerta, Gasteiz (Zabalgana eta Salburua), Bilbo (Ibaiondo barrutia, Iruarteta, San Adrián), Zaldibar, Hernani, Gurutzeta, Donostia (Aiete), Gatika, Portugalete, Astigarraga, Aiara, Okondo, Amurrio, eta Zuia (Gorbeialde) horren adibide dira.