Errepresioari ez, erregulazioari bai

Azken hamarkadetan mundu zabalean kalamuaren aurkako politika debekatzaileak izan dira nagusi, eta debekua eta errepresioaren bitartez egin zaio aurre. Denborak erakutsi du, ordea, ez duela emaitzarik eman eta pertsona askorentzat ohikoa dela kalamuaren kontsumoa, merkatu beltzean oinarritzen den kontsumoa.

Zenbait herrialde norabidez aldatzen hasi dira eta debekua alde batera utzi eta osasun publikoaren ikuspegia garatzen ari dira, kalamuaren erregulazio eta arautzearen bidetik.

Gasteizko legebiltzarrean ere ikuspegi hau landu dugu eta Talde Popularra izan ezik beste talde guztien artean adostu dugu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kalamuaren Klub Sozialen jarduna erregulatzeko beharra.

Madrilgo gobernu atzerakoiak ez du urrats hau gustuko eta ahal dituen oztopo guztiak jartzen ari da.

Edonola ere, EH Bilduk argi dauka kalamua elkarteak erregulatzea beharrezkoa dela, kalamua merkatu beltzetik atera eta osasun publikoaren ikuspegia emateko.