Gobernuaren proposamena errealitatera egokituz

2014ko abenduan publiko egin zuen Jaurlaritzak Adikzioen Legearen zirriborroa. 2016ko martxoan onartu zen ganberan, aho batez.

EH Bilduren zuzenketak ezinbestekoak izan dira zituen gabeziak zuzentzeko: lehenik, txoko eta elkarte pribatuetan bazkideek beraiek erabakiko dute tabakoaren kontsumoaz; bigarrenik, lege proiektuak kalean edatea debekatzen zuen, "poteo" tradizionala ere legez kanpo utziz, eta hori ekiditea lortu dugu. Horrez gain, eztabaida eman den bitartean funtsezkoak iruditu zaizkigun bi argudio jarri ditugu mahia gainean: legea betetzen ari dela zaintzeko ez da zama osoa udalen gainean jarri behar; eta adingabeei ezarritako zigorrak jorratzerako orduan zigor edo isunaren ordez hezkuntzaren bidetik eragitearen garrantzia.