Osakidetza osatzeko neurriak mahai gainean

Legebiltzarrean Osakidetzari buruzko historia osoko lehenengo eztabaida monografikoa egin da legegintzaldi honetan, EH Bilduk hala eskatuta.

2016ko maiatzaren 18an egin zen Osasun batzordean. 30 proposamen jarri genituen mahai gainean. Ardatzak, hurrengoan izan ziren: Madrilen inposizioekin, pribatizazioekin, prekarietarekin eta kalitatearen urraketarekin bukatzeko neurriak.