Legegintzaldiko puntu ilunetako bat: gatazka kronikoarekin bukatzeko ekimenak

Jaurlaritzak legegintzaldian egin duen kudeaketaren paradigma izan da anbulantzien gatazka: zerbitzua kanpoko enpresa batek kudeatzen du, langileen lan-baldintzak penagarriak dira eta mobilizazioak egiten dituzte; bitartean, Osasun sailak beste alde batera begiratzen du.

Zerbitzua kanporatzeak, ordea, ez du esan nahi ardura ere kanporatzen duenik Osakidetzak. Horregatik, eta zerbitzuaren kalitatea jomuga izanda, EH Bilduk legegintzaldian zehar sindikatuekin gaia landu du. 2014an eta 2016an, bi aldiz, eta bietan EH Bilduren ekimenez, ganberak sektorean bizi den "egoera kaotikoa" bukatzeko neurriak eskatu ditu.