II. Euskara Planean kritikatik proposamenetara

Osasun saila ez da autokritika egin zalea izan legegintzaldi honetan. Hala, EH Bilduk bai, erakunde publikoak beharrezkoa duen ikuspegi kritikoa proposamen zehatzekin osatu du.

2013 urteko bukaeran onartzear zegoen Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Plana. EH Bilduk aurrea hartu zion Osasun sailari eta plana benetan eraginkorra izan dadin hausnarketa sustatu zuen. Hala, legez besteko proposamena aurkeztu zuen, planak txertatu beharreko betebehar zehatzak mahai gainean jarriz. Ekimena 2013ko azaroaren 18an onartu zen, EAJ eta EH Bilduren aldeko botoekin.

2013an Euskara Plan berriari egindako ekarpenak, ordea, ez dute uzta onik eman, Jaurlaritzak paperean idatzita utzi duelako planean jasotakoa. Plana astiroegi doa, emaitza pobreak izan ditu eta ez nahikoak. Osasun sailburuari azalpenak eskatu genizkion 2016ko martxoan egin koalizioaren eskariz egin zuen kontu ematean.

Hizkuntza normalizazioaren alorrean, ordea, ez da hori lan ildo bakarra izan: ordezkapenetan euskara bermatzea,formakuntza, historia klinikoa euskaraz izatea... izan dira beste aldarrikapen batzuk.