Lezatik Tolosara, eskualdeetako aldarrikapenei so

Tolosaldea da osasun arreta espezializatu publikoa pribatizatua duen eskualde bakarra EAEn. Alegia, Osakidetzak enpresa eta azpiegitura pribatu batekin egiten du hitzarmena (Asunción Klinika), osasun zerbitzuak herritarrei emateko. Eta, errealitatea egoskor, klinika pribatu horren finantzazioaren %95 diru publikoa da.

Hala, enpresaren esku geratzen da kalitatearen parametroen neurketa. Hala, lehentasuna mozkin ekonomikoa den heinean, kalitatezko zerbitzua ematearen kalterako izan da.

Tolosaldean TOPA (Tolosaldeako Osasun Publikoaren Alde) plataforma sortu zen. 19.000 sinadura eta 31 alkateren babesa jaso zituen. EH Bilduk, beste eskualde eta herri ugaritan gertatu diren aldarrikapen eta gatazkekin egin duen moduan (Durangaldea, Leza, Urduliz...) ganberara ekarri du TOPA-ren eskaera. Hala, 2013 eta 2016an agerraldia egin zuten Osasun eta Kontsumo batzordearen aurrean. Horrez gain, EH Bilduk galdera, informazio eskari eta legez besteko proposamenen bitartez saiatu da Osasun sailak urratsak egin ditzan Tolosaldeako eta eskualde zein herrietako biztanleen osasun arreta hobetzeko.