Hanka bat harresietan, elkartasuna adierazteko eta gehiegikeriak salatzeko

Legebiltzarkide izateagatik, ez genuen gure jarduera politiko guztia Gasteizko lau pareten barruan ulertzen. Bakoitzak bere alorrean, hamaika mobilizaziotan parte hartu dugu EH Bilduren legebiltzarkideok.

Hala, 2013ko udaberritik aurrera militante politikoen atxiloketak ekiditeko elkartasun eta presio ekimen berriak gorpuztu ziren, erresistentzia zibila, baketsua eta aktiboa erabiliz, auzi politikoen aurkako protesta gisa.

Donostian, Ondarroan, Iru├▒ean, Deustun, Loiolan, Gernikan, Gasteizen... herri dinamikak herri harresiak sortu eta EH Bilduren legebiltzarkiderik ez zen falta izan bertan. Elkartasuna adieraztearekin batera, auzitegi espainolen aginduak betetzen ziharduen Ertzaintzaren gehiegikeriak salatu genituen herritarren ordezkari eta hautetsi gisa. Horrez gain, gehiegikeria horiek Gasteizko Legebiltzarrera ekarri genituen ekimen ezberdinekin, eta LIBRE! dinamikaren oinarri politikoetan sakondu genuen ganberan.